• Portada
  • Documentos
  • Declaración Institucional, para la contratación socialmente responsable y s ...

AGIRIAK
DOCUMENTOS

06/11/2015
Declaración Institucional, para la contratación socialmente responsable y sostenible del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz
Declaración Institucional, para la contratación socialmente responsable y sostenible del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz

GASTEIZKO UDALAREN KONTRATAZIO GIZARTEAREKIKO ARDURATSU ETA IRAUNKORRAREN ALDEKO ERAKUNDE-ADIERAZPENA.

 

Ogasun Batzordearen mendeko lantalde bat sortzea erabaki zuen udalbatzak 2013ko urriaren 18an, udal teknikariek klausula sozialen eta ingurumen-klausulen arloan egindako lanak azter zitzan, eta klausula horiek Gasteizko Udalaren taldearen kontratazio-prozesuetan aplikatzeko proposamenak egin.

 

Indarrean dagoen klausula sozialen jarraibidearen jarraipena egiteaz arduratzen den batzorde teknikoak lantalde horren enkargua jaso zuen, Udalaren kontratazioan klausula sozialak, ingurumenaren alorrekoak, genero-berdintasunaren alorrekoak eta bidezko merkataritzaren alorrekoak gehitzeko, eta Gasteizko Udalak kontratazio gizartearekiko arduratsua eta iraunkorra egiteko jarraibidearen lehen zirriborroa landu zuen, zein 2014ko abenduan aurkeztu baitzitzaien talde politikoei, gizarte-eragileei eta udal zerbitzuei, eta orobat zabaldu zen ekarpenak egiteko epea. Ekarpen horiek aztertu eta txostena egin zelarik, bigarren zirriborrora ekarri ziren gehienak, eta joan den uztailaren 30ean aurkeztu zitzaien hori egungo udalbatzako talde politikoei.

 

Aholkularitza Juridikoak, kontu-hartzaileak eta Udalbatzaren Idazkaritza Nagusiak egindako txosten juridikoak aintzat harturik, egokitu egin zen dokumentu hori joan den uztailean, eta burututzat jo zen proposamen teknikoa, zeinen oinarriak ondoren laburzki azaltzen baitira.

 

Kontratazio eta erosketa publiko iraunkorraren barruan, sektore publikoak, bere kontratazio- eta erosketa-jardueren bitartez, zeregin eredugarria bete behar du iraunkortasunari dagokionez.

 

Administrazio-kontratazioaren helburu eta printzipioak beste arlo batzuetako politikekin modu egoki eta eraginkorrean uztartuko dituen sistema bat egituratzeko aukera ematea du helburu jarraibideak, hala nola iraunkortasunaren alorrekoekin, enpleguaren eta gizarteratzearen alorrekoekin, ingurumenaren alorrekoekin, genero-berdintasunaren alorrekoekin edo garapenerako lankidetzaren alorrekoekin.

 

Kontratazio publikoa modu aktiboan erabiliko da Udalaren estrategia, plan eta proiektu sozialetan nahiz ingurumenaren eta hizkuntzaren alorrekoetan finkatutako helburuak lortzeko, estrategikoak nahiz sektorialak izan.

 

Horrenbestez, udal kontratazioan klausula sozialak garatzeko zehazten diren ekintzak gizarteratzearen eta enpleguaren alorreko udal programa sektorialei lotuko zaizkie modu operatiboan, eta genero-berdintasunean aurrera egiteko baliatuko dira.

 

Era berean, Udalak bere erosteko ahalmena baliatu behar du ingurumenerako onuragarriak izango diren produktuak eta zerbitzuak eskuratu eta erabiltzeko, produktuen merkatuak ingurumen-abantailekin suspertzeko, gizakien osasunaren kontrako eraginak murrizteko eta energiaren erabilera, emisio toxikoak eta baliabide naturalen agortzea murrizteko. Udal kontratazioan ingurumen-klausulak edo ingurumen-irizpideak txertatzeak kontratazio publiko berde edo ekologikoa sustatzea du xede, baliabide eraginkorra baita hori ingurumena gehien errespetatzen duten teknologiak, produktuak eta zerbitzuak sustatzeko eta, era horretan, udal kontsumoak ingurumenean duen inpaktua murrizteko. Gainera, berrikuntza ekologikoa bultzatzen du, eta, beraz, garapen iraunkorra lortzen laguntzen.

 

Bidezko Merkataritzari dagokionez, Europako erakundeek nahiz eskualde eta tokiko gobernu ugarik elikagaien, ehunen eta beste ondasun batzuen hornikuntzaren baitan Bidezko Merkataritzako produktu jakin batzuk zuzeneko erosketa bidez edota lizitazio publikoen bitartez erosteko eskakizunak txertatu dituzte.

 

Nolanahi ere, ardura politikoa, zuzendaritza-ardura eta ardura teknikoa duten eta jarraibidearen xedeak lortzeari nahiz hori betearazteari dagokionez inplikaziorik zuzenena duten pertsonek ematen dioten bultzadaren araberakoa izango da jarraibidearen garapena eta eraginkortasuna.

 

Kontratazio iraunkorra gauzatzeko babes politikoa izatea funtsezkoa da arrakasta lortzeko. Esperientziak argi eta garbi erakusten du kontratazio iraunkorra ezartzeko konpromisoa hartu dutenek babes politikorik ez badute oso zaila dela erakunde osoaren lankidetza lortzea. Erosketa iraunkorraren alorreko politika idatziz jasota edukitzea oinarri egokia da ikuspegi koherente eta koordinatua eraikitzeko.

 

Bestalde, gogoan izan behar da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 21. artikuluan eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren urriaren 1.eko 40/2015 Legearen 6. artikuluan araututako zerbitzuko jarraibide eta aginduak administrazio-organoek hierarkikoki beren mendeko diren organoen jarduerak zuzentzeko baliatu ditzaketen tresnak direla. Aplikatzekoa den jurisprudentzia-doktrinaren arabera, ez dakarte berekin ordenamendu juridikoaren berrikuntzarik, ezta hirugarrenen egoera juridikoak arautzea ere. Jarraibidean jasotako zehaztapenek oro eskatzen dute, aplikatuko badira, udal kontratuak arautzen dituzten administrazio-klausulen agirietan sartzea, eta kontratazio-organo eskudunek onartu beharko dituzte horiek aldian-aldiko.

 

 

DECLARACIÓN INSTITUCIONAL PARA LA CONTRATACION SOCIALMENTE RESPONSABLE Y SOSTENIBLE DEL AYUNTAMIENTO DE VITORIA-GASTEIZ.

 

El Pleno del Ayuntamiento, en sesión ordinaria de fecha 18 de octubre de 2013, acordó la creación de un grupo de trabajo dependiente de la Comisión de Hacienda a fin de analizar los trabajos desarrollados por personal técnico municipal en materia de cláusulas sociales y medioambientales y hacer propuestas para su aplicación en los procesos de contratación del grupo Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz.

 

La Comisión técnica encargada del seguimiento de la vigente Instrucción de cláusulas sociales , recibió el encargo de dicho Grupo de trabajo de ampliar la incorporación de cláusulas sociales, cláusulas medioambientales, de igualdad de genero, comercio justo .a la contratación del Ayuntamiento y elaboró el llamado” I Borrador de Instrucción para la contratación socialmente responsable y sostenible del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz.” que fue presentado a los grupos políticos, a los agentes sociales y servicios municipales en diciembre de 2014, abriéndose un periodo para aportaciones. Dichas aportaciones fueron objeto de estudio y de informe, tras lo cual gran parte de ellas se incorporaron al borrador de instrucción:” II Borrador, que se presento a los grupos políticos de la actual Corporación el pasado 30 de julio.

 

Por parte de la Comisión técnica durante este mes de septiembre pasado se ha adaptado el documento de la Instrucción a los informes jurídicos emitidos por la Asesoría Jurídica, el Interventor y la Secretaría General del Pleno, habiéndose finalizado la Propuesta técnica de cuyos fundamentos se exponen a continuación de forma sucinta.

 

La contratación y compra pública sostenible compromete al sector público a jugar un papel ejemplar en la sostenibilidad, a través de sus actividades de contratación y compra.

 

La Instrucción tiene como finalidad posibilitar la estructuración de un sistema de contratación en el cual, de una forma eficaz, queden debidamente conciliados los objetivos y principios inherentes a la contratación administrativa, con otros que sin ser ajenos en sentido estricto a este ámbito, se refieren al desarrollo de políticas de sostenibilidad, de empleo e inserción social, de medioambiente, de igualdad de género y de cooperación al desarrollo.

 

La contratación pública municipal se utiliza activamente en la consecución de los objetivos marcados en las estrategias, planes y proyectos sociales, medioambientales y lingüísticos municipales de carácter estratégico o sectorial.

 

De modo que las acciones que se definen para el desarrollo de las cláusulas sociales en la contratación del Ayuntamiento, se vinculan de manera operativa a los programas municipales sectoriales en materia de integración social y de empleo, además de contribuir al avance de la igualdad de género.

 

Igualmente el Ayuntamiento debe utilizar su poder de compra para adquirir y utilizar productos y servicios beneficiosos para el medio ambiente; para estimular los mercados de los productos con ventajas ambientales; para reducir los efectos adversos sobre la salud humana; así como para reducir el uso de la energía, las emisiones tóxicas o el agotamiento de los recursos naturales. La introducción de cláusulas o criterios medioambientales en la contratación municipal tiene por objeto fomentar la contratación pública verde o ecológica, en la medida que constituye un medio eficaz de promoción de las tecnologías, productos y servicios más respetuosos con el medio ambiente, reduciendo así el impacto medioambiental derivado del consumo municipal, a la vez que impulsar la innovación ecológica, contribuyendo de esta manera al desarrollo sostenible.

 

En lo que hace referencia al Comercio Justo, tanto las instituciones europeas, como numerosos gobiernos regionales y locales, han incluido exigencias de compra de ciertos productos de Comercio Justo en el suministro de productos de alimentación, productos textiles y otros bienes, ya sea mediante compra directa como a través de licitaciones públicas.

 

Ahora bien, el desarrollo de la Instrucción y su eficacia dependen del impulso que a la misma den las personas con responsabilidad política, directiva y técnica más directamente implicadas, tanto con su objeto como con su cumplimiento.

 

El hecho de contar con apoyo político para la ejecución de la contratación sostenible es fundamental para su éxito. La experiencia demuestra muy claramente que sin el apoyo político, para quienes tienen un compromiso con la implementación efectiva de la contratación sostenible, es muy difícil obtener la cooperación de toda la organización. La existencia de una política de compra sostenible escrita constituye una base adecuada sobre la que construir un enfoque coherente y coordinado.

 

Por otro lado debe recordarse que las instrucciones y órdenes de servicio, reguladas en el artículo 21 de la Ley 30/92, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común y en el artículo 6 de Ley 40/2015, de 1 de octubre, de Régimen Jurídico del Sector Público son instrumentos mediante los cuales los órganos administrativos pueden dirigir las actividades de sus órganos jerárquicamente dependientes. Conforme a la doctrina jurisprudencial aplicable, no dan lugar a innovaciones del ordenamiento jurídico ni a la regulación de situaciones jurídicas de terceros. Y que todas y cada una de las determinaciones contenidas en la Instrucción requieren, para su aplicación, su incorporación a los pliegos de cláusulas administrativas que regulan los contratos municipales que deberán ser aprobados por los órganos de contratación competentes.

GasteizNet


AGENDA

Ver toda la agenda


EAJ-PNV
Grupo Municipal de Vitoria-Gasteiz
Gasteizko Udal Taldea

Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, Plaza Nueva, 1. 01001 Vitoria Gasteiz
Tlfno. 945 161 313 Fax 945 161 350

konfidentzialtasun KLAUSULA