• Portada
  • Documentos
  • EAJ-PNV eta Bilduren Katalunyako burujabetza prozesuaren inguruko mozioa

AGIRIAK
DOCUMENTOS

31/10/2014
EAJ-PNV eta Bilduren Katalunyako burujabetza prozesuaren inguruko mozioa
EAJ-PNV eta Bilduren Katalunyako burujabetza prozesuaren inguruko mozioa

EAJ-PNV eta EH Bilduko udal taldeek honako akordio puntuak aurkezten dituzte Gasteizko Udalbatzan eztabaidatuak eta onartuak izan daitezen:

 

1.- Gasteizko Udalak errespetatzen eta aitortzen du Kataluniako Parlamentuak abiatutako prozesu politiko eta demokratikoa, kataluniar herriaren gehiengoaren borondate demokratikoaren adierazpen gisa, prozesu horren helburua delarik  Kataluniako herritarren erabakitzeko eskubidearen ariketa gauzatzea, bere etorkizun politiko kolektiboa zehazteko.

 

2.- Gasteizko Udalak aitortzen du herriek beren etorkizun politikoa erabakitzeko zilegitasun demokratikoa daukatela, muga herritarrek demokratikoki adierazi eta erabakitzen dutena izan behar delarik.

GasteizNet



EAJ-PNV
Grupo Municipal de Vitoria-Gasteiz
Gasteizko Udal Taldea

Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, Plaza Nueva, 1. 01001 Vitoria Gasteiz
Tlfno. 945 161 313 Fax 945 161 350

konfidentzialtasun KLAUSULA