• Portada
  • Documentos
  • EAJ-PNV, PSE-EE eta BILDU taldeen mozioa, Martin Ttipia elkartearen izenean ...

AGIRIAK
DOCUMENTOS

28/11/2014
EAJ-PNV, PSE-EE eta BILDU taldeen mozioa, Martin Ttipia elkartearen izenean, Gasteizko kale edo plaza bati Martin Ttipia izena jartzeko
EAJ-PNV, PSE-EE eta BILDU taldeen mozioa, Martin Ttipia elkartearen izenean, Gasteizko kale edo plaza bati Martin Ttipia izena jartzeko

Martin Ttipia Gasteizko “tenentea” (hots, buruzagia edo arduraduna) zen 1199-ko udaberria amaitzear zela, Alfonso VIII.-ak Gaztelako erregeak, Zadorra ibarrean gora joan eta gero, Gasteiz setiatu zuenean. Gasteiztarrek, Martin Ttipia tenentea buru zutelarik, eutsi zioten bederatzi hilabeteko setioari, erregeak berak, Antso VII.-ak “Azkarrak” alegia, 1194-an bere aita Antso VI.-a “Jakituna”-ri jarraitu ziona, amore emateko baimena eman zien arte, laguntzerik ez zuen eta.

 

Hainbat kontuen gainetik, ataka latz horretan Martin Ttipia tenentearen, eta garaiko gasteiztarren, jarduera ausarta goraipatu behar dugu, ezinbestean: gure aburuz, Vitoria-Gasteizko oroimen istorikoan aparteko tokia merezi du. bederatzi hilabetez erakutsitako irmotasunak, Hiriarekiko eta Nafarroako Erresumarekiko paregabeko leialtasuna adierazten du, “bere biztanle naturalen fideltasun egiaztatua dela eta”, ondoren azalduko dugun bezala. Gasteiztarrek haien nafartasunari eusteko eginiko esfortzu itzela gailendu behar dugu, derrigorrez.

 

Vitoria-Gasteiz (aspaldiko Nova Victoria, aintzinako Gastehiz) Hiriaren bilakaerari eragin dion beste hainbat gertaera Hiriaren ingurunearen parte den bezalaxe, hau ere geure hiritar ikuspegian (eta, bide batez, gure oroimen istorikoan) txertatu beharra dagoela uste dugu. Izan ere, gure ibilbide istorikoaren mugarri erabakiorra da, ia ezezaguna bazaigu ere, eta hura barik ezin liteke gure oraina ulertu.

        

Pertsonai ausart honen izenari heldu dion elkarte honetatik, Martin Ttipia Kultur Elkartetik alegia, harekin, eta Hiria defendatu zuten lagunekin, Vitoria-Gasteiz zorduna delakoan gaude. Hau dela eta, honenbestez bere oroimena omentzeko lekurik hautatzea proposatzen diogu Hiriko Udaletxeari, aspaldiko “Villa Suso”-n –Nova Victoria izeneko nafar hiribildua, alegia-, hiribilduaren tenentea izan zen Martin Ttipia oroituz. Idatzi honetako izenpetzaileen ustez, udal-batzar osoak, kokapen politiko ezberdinak alboratuta, Hiriaren istorian hain erabakiorrak izandako gertakizunekin (izan ere, haien ondorioak gaurdaino iritsi dira) lotutako pertsonai honen oroimen istorikoaren berreskurapenarekin bat egin beharko luke.

Hau dela eta, Gasteizko Udalaren Osoko Bilkurak eztabaidatu eta berrestu dezan, honako mozioa proposatzen du Martin Ttipia elkarte kulturalak: 

 

1.- Goiuriko eremua lehenetsiz, Gasteizko Alde Zaharreko kale edo enparantza bat Martin Ttipia izendatzea.

GasteizNet



EAJ-PNV
Grupo Municipal de Vitoria-Gasteiz
Gasteizko Udal Taldea

Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, Plaza Nueva, 1. 01001 Vitoria Gasteiz
Tlfno. 945 161 313 Fax 945 161 350

konfidentzialtasun KLAUSULA