Zergatiak
Euskara euskal gizartearen ondarea da, haren historiaren eta kulturaren osagarri ezinbestekoa. Baina, aldi berean, eta munduko gainerako hizkuntza guztiak bezala, eleaniztasuna ezaugarritzat duen gizadi osoaren ondare ere bada. Hizkuntza-aniztasuna babestu bahi badugu, beharrezkoa dugu euskara babestu eta sustatzea.
Gasteiz Euskadiko Autonomia Erkidegoaren hiriburua den heinean, euskarak garrantzi handia hartzen duen udalerria da eta erakundeok errealitate horri erantzun behar diogu gehienbat. Garai hauek euskararen normalizazioa ekarri behar dute. Hori dela-eta, herritarrek euskaraz bizitzeko duten nahia indartzera eta euskararen erabilera kalera eramatera bideratutako ekimen guztiak babestuko dituela adierazten du Vitoria-Gasteizko Udalak. Errealitate horri lehentasuna eman eta erantzuten saiatuko gara instituzio honetatik, instituzioei baitagokie erantzukizunez jardutea.
Euskara, batez ere, hizkuntza modernoa dugu, gaurkoa eta gaurkotua, gure egungo gizarteak erabiltzen jarraitu nahi duena, eta, gizartearen alor guztietan, gero eta aitortza handiagoa jasotzen ari dena. Euskararen aldeko oinarrizko adostasunetik, 1982ko Normalizazio Legean islatu zen hartatik, itun berri bateranzko orainaldiko saioetara denbora tarte bat dago, ez oso handia, baina euskararen ezagutza eta erabileran aurrerapauso sendo eta ikusgarriak eman dira urte hauetan.
Sentsibilitate desberdinen oinarrizko akordiotik lortua da hain deigarria den eta munduan parekorik ez duen suspertze hori. Izan ere, adostasunik gabe ezin da horrelako prozesurik aurrera eraman. Eta aldi berean, adostasuna lortzeko berebizikoak dira guztion borondatea eta jarrera irekia, hots, elkar ulertzeko prest egotea.
Horregatik guztiagatik, EAJ-PNV Udal Taldeak udalbatzari proposatzen dio ondorengo AKORDIOA onesteko:
1.- Vitoria-Gasteizko udalbatzak euskararen politizazioa eta PPk gure hizkuntzaren inguruan egindako adierazpen interesatu eta onartezinak salatzen ditu.
2.- Euskara ez politizatzeko eta aurkari politikoen kontra jaurtigai modura ez erabiltzeko konpromisoa hartzen dute Vitoria-Gasteizko Udaleko alderdi politiko guztiek.
23/02/2018
23/02/2018
23/02/2018
21/06/2017
EAJ-PNV
Grupo Municipal de Vitoria-Gasteiz
Gasteizko Udal Taldea
Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, Plaza Nueva, 1. 01001 Vitoria Gasteiz
Tlfno. 945 161 313 Fax 945 161 350