ESPAINIA NAZIO BATUETAKO SEGURTASUN-KONTSEILUAN. MENDEBALDEKO SAHARAKO AUZIARI BIDEZKO ETA BEHIN BETIKO KONPONBIDEA BILATZEKO AUKERA
“Etorkizuneko belaunaldiak gerraren zigorretik babesteko” sortua izanik eta bere helburu nagusien artean “bakea eta nazioarteko segurtasuna mantentzea” duen Nazio Batuen Erakundeak 70 urte beteko dituen urtean.
40 urte pasa dira Espainiak Mendebaldeko Sahara abandonatu zuela eta, harrezkero deskolonizatzeke dagoen Lurralde Ez Autonomoa da, Marokoren okupaziopean gainera.
Deskolonizazio kontuetan NNBB-ei eta bere Estatu kideei dagokie erantzukizun nagusia eta, Nazio Batuen sortze-Gutunaren arabera, bidezko eta behin betiko konponbideen bilaketan erantzukizunik nagusiena Segurtasun-Kontseiluak du
Talde politikoek ERAKUNDE ADIERAZPEN honekin bat egiten dute:
1.- Espainiako Gobernuari: De iure potentzia administratzailea den heinean, Mendebaldeko Sahararako Idazkari Nagusiaren Lagunen Taldeko kide izanik eta 2015/2016 agintaldian zehar Segurtasun-Kontseiluko kide ez iraunkorra denez ere, PREMIAZ eskatzen diogu:
• 1975 ezkero bukatugabe dagoen deskolonizazio prozesuari amaiera emateko bere erantzukizuna BETETZEA, Herri Sahararraren borondatearen adierazpen libre eta benetakoa ziurtatuko duen erreferenduma ospatuz.
• Deskolonizazio eta Lurralde Ez Autonomoen kontuetan Nazio Batuek finkatutako doktrina BABESTEA. Horretarako Nazio Batuen Batzar Orokorraren 2625 Erabakiak zera adierazten du: “Herri baten determinazio askerako eskubidea gauzatzeko bideak Estatu subirano eta independentea, Estatu independente batekin elkartzea edo integratzea, edo herri batek libreki onartutako bestelako izaera politiko bat izango dira”. Hau da hain zuzen ere autodeterminazioaren edukia.
•Bakea eta giza eskubideen babeserako, MINURSOri (Mendebaldeko Saharako Referendumerako Nazio Batuen Misioa), lurraldean dagoen Nazio Batuen presentzia bakarrari, konpetentziak esleitu diezazkioten ARDURATZEA, saharar populazioaren eskubide zibil, politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalak babestu eta sustatu ditzan .
2.- Akordio hau ondoko helbidetara bidaliko dugu:
a) ERREGE-ETXE ESPAINIARRA
Zarzuelako Jauregia. Pardo Errepidea s/n. 28071 Madril
b) ESPAINIAKO GOBERNUAREN PRESIDENTZIA
Moncloa. Avda. Puerta de Hierro, s/n. 28071 Madril
c) KANPO-ARAZOETAKO ESPAINIAKO MINISTERIO
Probintziako plaza, 1. 28012 Madril
d) ESPAINIAKO MISIO IRAUNKORRA NAZIO BATUETAN
245st 47th Street, 36th Floor. New York, NY 10017. EEBB
Vitoria-Gasteizen, 2015eko otsailaren 27an
23/02/2018
23/02/2018
23/02/2018
21/06/2017
EAJ-PNV
Grupo Municipal de Vitoria-Gasteiz
Gasteizko Udal Taldea
Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, Plaza Nueva, 1. 01001 Vitoria Gasteiz
Tlfno. 945 161 313 Fax 945 161 350