• Portada
  • Documentos
  • Kontratu publikoetan hizkuntza-baldintzak jartzeari buruzko EAJren mozioa

AGIRIAK
DOCUMENTOS

06/05/2014
Kontratu publikoetan hizkuntza-baldintzak jartzeari buruzko EAJren mozioa
Kontratu publikoetan hizkuntza-baldintzak jartzeari buruzko EAJren mozioa

Justifikazioa

Kontuan hartuz indarrean dagoen legeriaren arabera EAEn kokaturiko herri-administrazio guztien betebeharra dela herritarrak beraiek aukeraturiko hizkuntza ofizialean artatzea eta administrazioaren jardunean elebitasuna bermatzea, eta kontuan hartuz jarduera administratibo guztietan -salbuespenik gabe- bermatu behar dela elebitasun ofiziala, baita kontratazio administratiboan ere.

 

Kontuan hartuz, halaber, herri administrazio bakoitzaren legezko betebeharra dela bere jarduera esparruan bermatzea elebitasun ofizialaren aplikazioa.

 

Kontuan hartuz, azkenik, Herri Administrazioetan Euskararen Erabilera Normalizatzeko arauak ematen dituen apirilaren 15/eko 86/1997 Dekretuari jarraiki, aipatu Dekretuaren eraginpeko herri-administrazio bakoitzak Euskararen Erabilera Normalizatzeko bost urteko Plana egin eta garatu behar duela, eta testuinguru horretan besteak beste kontratazio administratiborako hizkuntza irizpideak ere finkatu behar direla betiere lege-arauak errespetatuz.

 

Hau dena kontuan hartuta, EAJ Udal Taldeak proposatzen dio Udal Osoko Bilkurari honelako akordioa:

           

1.- Vitoria-Gasteizko Udal osoko bilkurak konpromisoa hartzen du euskara zerbitzu hizkuntza izan dadin herritarrekin, harreman hizkuntza administrazioen artean, eta lan-hizkuntza administrazio barruko eguneroko jardunean.

 

2.- Vitoria-Gasteizko Udalak jarraituko du 2013-2017ko Plangintzaldirako Udalaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planean jasotakoa betetzen, eta horretarako bete egingo ditu Herri Administrazioetan Euskararen Erabilera Normalizatzeko arauak ematen dituen apirilaren 15/eko 86/1997 Dekretuan jasotako zehaztapenak.

 

3.- Vitoria-Gasteizko Udalak bat egiten du eta bere adostasuna azaltzen du Eusko Legebiltzarrak  2014ko martxoaren 28an onartu zuen Administrazio-kontratu publikoetako gutun-azaletan eta berariazko klausula administratiboetan hizkuntza-baldintzak jartzeari buruzko legez besteko proposamenarekin bere puntu guztietan, eta, ondorioz, Eusko Legebiltzarrak aipaturiko legez besteko proposamenean Eusko Jaurlaritzari egindako eskaerak berresten ditu.

 

4.- Erabaki honen berri Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari eta Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzari ematea.

GasteizNet



EAJ-PNV
Grupo Municipal de Vitoria-Gasteiz
Gasteizko Udal Taldea

Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, Plaza Nueva, 1. 01001 Vitoria Gasteiz
Tlfno. 945 161 313 Fax 945 161 350

konfidentzialtasun KLAUSULA