• Portada
  • Noticias
  • EAJk Errekabarri ikastetxerako sarbideen arriskugarritasuna saihesteko irte ...

PRENTSA
PRENSA

22/09/2014
EAJk Errekabarri ikastetxerako sarbideen arriskugarritasuna saihesteko irtenbidea proposatu du
“Autobusak aparkalekuan geldituko balira, egungo arriskua saihestea lortuko genuke", adierazi du Iñaki Prusillak
EAJk Errekabarri ikastetxerako sarbideen arriskugarritasuna saihesteko irtenbidea proposatu du

 

EAJ-PNVk Cándido Ruiz de Garibay ikastetxerako sarbideek suposatzen duten arriskua saihesteko irtenbide bat aukeztu du gaur goizean Euskera, Kultura eta Hezkuntzaren udal batzordean. Ikastetxe horrek Errekabarri ikastetxea hartu du aldi baterako. Egun Azazeta mendatearen kalean dago autobusaren geralekua (ikastetxearen sarreraren aurrean). Ondorioz, autoan datozen haurrak errepidean jaitsi behar dira. Oso tarte arriskutsua da, autoak etengabe pasatzen direlako. Talde jeltzalearen Hezkuntza alorreko bozeramailea den Iñaki Prusillak aurkeztu du Errekabarriko AMPAk egindako proposamena. Autobusak Barazar mendatearen kaleko ikastetxeko aparkalekuraino igotzea planteatzen dute, ikasleak toki seguruan uzteko. Egun ikastetxea aparkalekutik banatzen duen hesia irekitzea ere  beharrezkoa litzateke.

“Aparkalekura sartzeko baimen hutsarekin haurrak errepide erdian jaitsi behar izateak dakarren arriskua saihestea lortuko genuke.  Ikastetxeko gurasoek proposatu digute eta irtenbidea horren sinplea izanda, ez dago atzeratzeko arrazoirik", gehitu du Iñaki Prusillak.

 

GasteizNet



EAJ-PNV
Grupo Municipal de Vitoria-Gasteiz
Gasteizko Udal Taldea

Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, Plaza Nueva, 1. 01001 Vitoria Gasteiz
Tlfno. 945 161 313 Fax 945 161 350

konfidentzialtasun KLAUSULA