• Portada
  • Noticias
  • Alkateak hiri eta ingurumen politikei buruzko esperientziak trukatzeko nazi ...

PRENTSA
PRENSA

19/10/2015
Alkateak hiri eta ingurumen politikei buruzko esperientziak trukatzeko nazioarteko programa inauguratu du
Kanadako lau hiritako eta Europako hiru hiritako adituak etorriko dira Arabako hiriburura
Alkateak hiri eta ingurumen politikei buruzko esperientziak trukatzeko nazioarteko programa inauguratu du

Gorka Urtaran alkateak hiri eta ingurumen politiken alorreko adituen artean esperientziak trukatzeko nazioarteko programa inauguratu du gaur goizean Europa biltzar etxean; Kanadako lau hirik eta Europako beste lauk hartzen dute parte programan, horien artean, Gasteizek. Uztailean, Gasteizko espezialistak Kanadara joan ziren Europar Batasunak laguntzen duen ekimen horren barruan, eta oraingoan proiektuko beste hiriek bisita itzuli diete, urruaren 23ra arte. Edmonton, Halifax, Saanich eta Ottawa hiri kanadarrek hartzen dute parte programan. Europatik, berriz, Gasteiz, Tallin  (Estonia), Almada (Portugal) eta Hannover (Alemania) hiriek.

Gaur goizeko ekitaldian Gorka Urtaranek nabarmendu duenez, “aukeratutako zortzi hiriek ingurumenaren babesean buru garela erakutsi dugu, energia-eraginkortasuna, mugikortasun iraunkorra, uraren eta hondakinen kudeaketa, airearen kalitatea, zarataren kontrako babesa eta ekosistemen zaintza kontuan hartzen baititugu”. Gasteizko alkateak gogorarazi du, halaber, parte hartzen duten hiriak, Euskadiko hiriburua barne, “inklusiboak, erakargarriak eta bizi-kalitate handikoak” direla.

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak koordinatzen duen esperientzia truke horretan alderdi hauek landuko dira, besteak beste: hiri azpiegitura berdeen politika, mugikortasuna, energiaren kudeaketa, uraren kudeaketa eta elikadura estrategia. Europako hiri bakoitzak Kanadako beste batekin gurutzatzen ditu datuak eta esperientziak. Gasteizi Edmontonekin “senidetzea” egokitu zaio. Azkenik, 2016ko otsailean truke programaren azken ebaluazioa egingo da, Kanadan.

IGIk antolatu duen agendaren lehen egunean, hitzaldiak eta parte hartzen duten hirien arteko ideia-trukeak izango dira. Asteartean, hilak 20, Gasteizko ingurumen harribitxi nagusietako batzuk bisitatuko dituzte, Ataria eta Eraztun Berdea, esaterako. Hilaren 21etik 23ra landa bisitak antolatu dituzte hainbat lekutara, Gasteizko eta Edmontoneko adituen arteko lankidetza estutzeko: Olarizuko lorategi botanikoa, Jundizko teknolurrak, gizarte etxeak eta Europa biltzar etxea. Neiker eta CIC Energiguneko teknikari batzuek ere hartuko dute parte.

Gai hauek landuko dira esperientzian:

- Klima krisiari egokitzea (gizarte eta ekonomia egonkortasuna eta lurraldearen plangintza klima aldaketak eragindako aldaketen aurreko ahuldadea arintzeko).

- Sistema ekosistemikoak: biodibertsitatea, azpiegitura berdea eta ekosistemen arteko konexioak, eta erresilientziaren planifikazioa.

-Karbono maila txikiko gizarte baterako trantsizioa, zenbait neurri hartuz, karbono maila txikiko estrategiak garatzen ari diren agente guztiak batuz: lurralde eta hiri funtzionaltasunari eusteko estrategiak, karbono emisioak gutxitu/minimizatzea, karbonoarekiko udalerri neutroak sustatzea, energia berriztagarria % 100ean erabiltzeko helburuak ezartzea urte jakin baterako, erosketa publiko iraunkorra…

Web-orri honetan aurki daiteke ekimenari buruzko informazioa:

http://www.iclei.org/our-activities/projects-initiatives/worldcitiesproject/eu-canada-cooperation.html

GasteizNet



EAJ-PNV
Grupo Municipal de Vitoria-Gasteiz
Gasteizko Udal Taldea

Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, Plaza Nueva, 1. 01001 Vitoria Gasteiz
Tlfno. 945 161 313 Fax 945 161 350

konfidentzialtasun KLAUSULA