• Portada
  • Noticias
  • EAJk ACOVIren eskaerari jaramon egiteko eta Gasteizko Landa-guneko Lurralde ...

PRENTSA
PRENSA

29/01/2015
EAJk ACOVIren eskaerari jaramon egiteko eta Gasteizko Landa-guneko Lurralde Kontseilurako deia egiteko eskatu dio PP-ri
Partaidetza-organo hori ez da 2013tik bildu, kontzejuek hainbat aldiz eskatu duten arren
EAJk ACOVIren eskaerari jaramon egiteko eta Gasteizko Landa-guneko Lurralde Kontseilurako deia egiteko eskatu dio PP-ri

Vitoria-Gasteizko Udaleko EAJ-PNV Taldeak Gasteizko Kontzejuen Elkartearen (ACOVI) eskaerari jaramon egiteko eta ahalik eta arinen Landa-guneko Lurralde Kontseilurako deia egiteko eskatu dio Idoia Garmendia Ingurumenaren Ataleko zinegotzi arduradunari. Gobernu taldeak udalerriko kontzejuei biltzeko deia egin zien azken aldia 2013ko urrian izan zen, ordudanik ACOVIk askotan biltzeko eskatu badio ere. Landa-guneko gaiak jorratu nahi dituzte, udal talde guztiek intereseko gaiak eta aurrekontuaren egoera ezagutu ditzaten.

 

Gainera, Landa-guneko Lurralde Kontseiluak udal talde politikoei jakinarazi die 2014ko azaroan 2015eko ekarpenak biltzen zituen idatzi bat bidali ziotela Udalari, eta azken horrek erantzuteko zain jarraitzen dutela.

 

“Landa-guneko Kontseilua Udalan kontzejuak ordezkatzen dituen organo gorena da, praktikoki parte hartzeko duten aukera bakarra izateaz gain. Gobernu taldearen axolagabekeriak argi erakusten du Marotoren PPren gobernuari ez zaiola udalerriko landa-gunea batere axola”, bukatu du Alvaro Iturritxa zinegotzi jeltzaleak.

GasteizNet



EAJ-PNV
Grupo Municipal de Vitoria-Gasteiz
Gasteizko Udal Taldea

Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, Plaza Nueva, 1. 01001 Vitoria Gasteiz
Tlfno. 945 161 313 Fax 945 161 350

konfidentzialtasun KLAUSULA