Hirigintza eta Espazio Publikoari buruzko hurrengo bileran Vitoria-Gasteizko Udaleko EAJ-PNV Udal Taldeak Salburuako bizilagunen eskaerei jaramon egiteko eskatuko dio gobernu taldeari, haien ustez Ekialdeko Parkeko urmaelak segurtasunerako dituen arriskuei aurre egiteko behar diren neurriak har ditzan.
Talde Jeltzaleak eskakizun bat aurkeztu du. Bertan bildu dute Salburuako Burdinbide Bizilagunen Elkarteak urmaelaren inguruan egindako salaketa, “hiriko arriskutsuentzat” jo baitute. Bizilagunek hiriko hainbat parkeren inguruan egindako azterlan batean adierazi duten bezala, Ekialdeko Parkeko urmaela da haurren segurtasuna bermatzeko gutxieneko neurriak ez dituen bakarra: ez dago hesirik perimetro osoan eta ez dago urmaelera sartzeko beheragunerik tarte bakar batean. Bestea arrisku batzuez gain, haurrek jolasteko 3 toki daude urmaeletik hurbil. Abisu modura, bizilagunek kartelak jarri dituzte urmaelak haurrentzako dituen arriskuez ohartarazteko.
“Gure gain hartzen dugu bizilagunek egindako eskaera zentzudun hau, gobernu taldeak ez baitio oraindik jaramonik egin. Salburua auzoko haurrek asko erabiltzen dute Ekialdeko Parkea eta Udalak ezin du ezikusiarena egin. Gobernu taldeari eskatu nahi genioke gutxieneko segurtasun baldintzak bermatzeko gutxieneko neurriak har ditzan”, azaldu du EAJ-PNVren zinegotzi Alvaro Iturritxak.
23/02/2018
23/02/2018
23/02/2018
21/06/2017
EAJ-PNV
Grupo Municipal de Vitoria-Gasteiz
Gasteizko Udal Taldea
Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, Plaza Nueva, 1. 01001 Vitoria Gasteiz
Tlfno. 945 161 313 Fax 945 161 350