• Portada
  • Noticias
  • EAJk familiak zigortzea eragotzi dio Alderdi Popularrari, Lakuak gizarte-la ...

PRENTSA
PRENSA

30/03/2015
EAJk familiak zigortzea eragotzi dio Alderdi Popularrari, Lakuak gizarte-laguntzetarako eman dion dirua atxikitzeagatik
Martxoaren 13an Eusko Jaurlaritzak diru hori Udal Diruzaintzan sartu zuela jakinarazi du Nerea Melgosak
EAJk familiak zigortzea eragotzi dio Alderdi Popularrari, Lakuak gizarte-laguntzetarako eman dion dirua atxikitzeagatik

Vitoria-Gasteizko Udaleko Eusko Alderdi Jeltzaleak Eusko Jaurlaritzak Gizarte Larrialdietarako Laguntzak ordaintzeko emandako dirua atxiki izana egotzi dio PPri, diru hori jasotzen duten familientzako zigorra delarik. Pasa den martxoaren 13an Lakuako gobernuak Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako beharrezko ekarpena egin zion Udalaren Diruzaintzari eta udal gobernu taldeak ez du laguntza horiek jasotzen dituzten Gasteizko 1.245 familiei ordaintzen hasteko agindu. “Argia, berogailua, etxebizitza eta beste oinarrizko beharrizan batzuk ordaintzeko berebiziko laguntzak dira eta PPk familia askori kendu dizkie, asteetan zehar atxiki baitu Eusko Jaurlaritzak emandako dirua. Beste udal batzuk laguntza horiek ordaintzen hasiak dira. Gasteizen PPk nahiago du diru hori behar duenari ukatzea, inongo arrazoirik gabe”, adierazi du Nerea Melgosa zinegotzi jeltzaleak.

Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizko Udalari Gizarte Larrialdietarako Laguntzak ordaintzeko egindako ekarpen ekonomikoa pasa den urtean baino hilabete lehenago egin dela azpimarratu du Melgosak, eta PP ez dela erreakzionatzeko gai izan. “Gobernu taldeak lana aurrera zezakeen, dirua jaso eta hurrengo egunean ordaintzen hasteko, eta ez du hala egin nahi izan. Gizarteratze Kontseiluaren bidez egoera hori lantzen hasiak ginen pasa den urtetik (kontseilu horren azkeneko bilerara ez zen ordezko zinegotzia joan), baita Lakuako gobernuaren aurrekontuari buruzko bileren bidez ere. PPk bazekien Gizarte Larrialdietarako Laguntzak emateko eta kudeatzeko irizpideak aldatu ez direla eta lanaren gehiengoa eginda zegoela, eta hala ere ez du ezer egin eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak erabiltzen ditu aitzakiatzat”, gehitu du Gizarte Politiketako bozeramaile jeltzaleak.

Talde Jeltzaleak gogorarazi duenez, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek ekainean Gizarte Larrialdietarako Laguntzak ematen hasteko beharrezko izapideak egiteko data eman dute. “Borondate politikoarekin eta planifikazioarekin, egoerak ez luke zertan hau izan behar. Pertsonekin lan egiteko gogo gehiago behar da, eta hauteskundeetarako demagogia gutxiago gizartearen kohesioa eta familia askoren eskubideak bermatzeko berebizikoa den tresna horri dagokionez”, bukatu du Nerea Melgosak.

GasteizNet


AGENDA

  • 04/04/2020 08:30

    Entrevista - Elkarrizketa Radio EuskadiRadio Euskadi

    Gorka Urtaran

Ver toda la agenda


EAJ-PNV
Grupo Municipal de Vitoria-Gasteiz
Gasteizko Udal Taldea

Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, Plaza Nueva, 1. 01001 Vitoria Gasteiz
Tlfno. 945 161 313 Fax 945 161 350

konfidentzialtasun KLAUSULA