• Portada
  • Noticias
  • EAJ-PNVk Marotori aurpegiratu dio kultura Etxanobe Etxera lekualdatu nahi i ...

PRENTSA
PRENSA

14/04/2015
EAJ-PNVk Marotori aurpegiratu dio kultura Etxanobe Etxera lekualdatu nahi izatea, irisgarritasunari buruzko legea hautsiz
Bihar bertan kultur zerbitzua Villa Susotik kenduko dutela gogorarazi du Melgosak, irisgarritasun faltagatik hain zuzen ere, eta orain PP akatsa errepikatzen ari da
EAJ-PNVk Marotori aurpegiratu dio kultura Etxanobe Etxera lekualdatu nahi izatea, irisgarritasunari buruzko legea hautsiz

Marotoren kabineteak kultur zerbitzuak Etxanobe Etxera lekualdatzeko erabakia mantentzen duela larderiatu du Vitoria-Gasteizko Udaleko EAJ-PNVko zinegotzi Nerea Melgosak. Izan ere, eraikin hori ez da batere irisgarria udal zerbitzu horietara jo nahi duten pertsonentzat. Hain zuzen ere, gurpildun aulkian joanez gero, ezinezkoa da sarrerako atea irekitzea, eraikin historikorako sarreran eskailera-maila bat dagoelako eta ate nagusiaren beraren ezaugarriak desegokiak direlako. Tinbrea ere ez dago altuera egokian. Beste oztopo batzuez gain, behin jauregiaren barruan, ezinezkoa da hiru solairuetatik ibiltzea, ez dagoelako igogailurik.

 

“Irisgarritasunari buruzko Legeak duela hamarkada bat baino gehiagotik eraikin publikoetarako sarbidea bermatzeko baldintzak eta obligazioak markatzen dituen arren, Udalak Irisgarritasunaren Plan bat eta kontseilu propioa dituen arren eta sindikoak eta kaltetutako kolektiboak gomendioak aurkezten urteak badaramatzate ere, gobernu taldeak ez ditu bere obligazioak betetzen eta bihartik aurrera irisgarria ez den eraikin batean kokatuko du Kultur Zerbitzua. Ez dugu onartuko hori behin betiko erabakia izatea eta irisgarria den kokaleku bat bilatzeko eskatzen dugu", salatu du Nerea Melgosak.

 

EAJ-PNVk hainbat aldiz eskatu dio PPri eraikin jakin batzuetan irisgarritasunaren oinarrizko baldintzak betetzeko, Etxanobe Etxean kasu honetan. Osoko Bilkurak berak irisgarriak ez diren udal jabetzako eraikinei buruzko mozio bat onetsi zuen pasa den legegintzaldian. “Ez dugu ulertzen gobernu taldearen behin eta berriro ekite hori. Villa Suson zegoen Kultura beste leku batera aldatzea erabaki da Matxete plazako jauregian Irisgarritasunari buruzko Legera egokitzeko obrak egin behar direlako, eta Marotoren kabineteak herritarrentzat irisgarria ez den beste eraikin batera eraman nahi ditu aipatutako zerbitzuak. Hori da PPk arazoak kudeatzeko eta konpontzeko duen modua".

GasteizNet


AGENDA

  • 04/04/2020 08:30

    Entrevista - Elkarrizketa Radio EuskadiRadio Euskadi

    Gorka Urtaran

Ver toda la agenda


EAJ-PNV
Grupo Municipal de Vitoria-Gasteiz
Gasteizko Udal Taldea

Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, Plaza Nueva, 1. 01001 Vitoria Gasteiz
Tlfno. 945 161 313 Fax 945 161 350

konfidentzialtasun KLAUSULA