• Portada
  • Noticias
  • Europa Jauregiaren belarrezko fatxadan landare alergenoak erabili direla sa ...

PRENTSA
PRENSA

29/04/2015
Europa Jauregiaren belarrezko fatxadan landare alergenoak erabili direla salatu du EAJ-PNVk
Oso arriskutsutzat jotzen diren bi gramineo espezie erabili direla ohartarazi du Alvaro Iturritxak eta haiek ordezkatzeko eskatu du
Europa Jauregiaren belarrezko fatxadan landare alergenoak erabili direla salatu du EAJ-PNVk

Europa Jauregiaren belarrezko fatxadan alergenoak diren landareak erabili direla salatu du Vitoria-Gasteizko Udaleko EAJ-PNV Udal Taldeak. Eraikin horren fatxada nagusian erabiltzen diren espezieen zerrendan Festuca eta Poa Pratensis izeneko gramineoak ageri dira, besteak beste, eta bi espezie horiek alergia duten pertsonei gehien eragiten dietenak dira. Alergologiako eta Inmunologia Klinikoko Espainiako Sozietatearen tankerako erakundeek gomendatu dute hiriko eremu berdeetan eta lorategietan landare horiek ordezkatzen joateko, alergia duten pertsonei asko eragiten dietelako. Biztanleriaren % 25ak du alergiaren bat eta pertsona horietatik % 80ak zehazki gramineoei die alergia.

 

“Duela askotik dakigu gramineoak erabiltzea arriskutsua dela alergiaren bat duten pertsonentzat, ohartu gaituztelako. Eraikuntza osasungarriaren alorrean lan egiten duten arkitekto eta paisajistek diote batez ere. Harrigarria iruditzen zaigu Europa Jauregiaren fatxadarako gomendio hori kontuan ez izatea eta ahalmen alergenorik handiena duten bi espezieak erabiltzea. Landare horiek ordezkatu beharra dago, erraz saihestu daitekeen eta beharrezkoa ez den arriskua dakartelako”, adierazi du Alvaro Iturritxa zinegotzi jeltzaleak.

 

Garaiera jakin batean kokatutako landareak direnez, ohiko eremu berdeetan daudenak baino arriskutsuagoak dira alergia duten pertsonentzat. “Lorategi batean daudenean, erraza da gramineoek loraldian eragiten duten arriskua kontrolatzea, aldizka egiten diren segatzeei esker. Baina ezin dira segatu belarrezko fatxada baten daudenean eta horregatik, kontu handiz ibili beharra dago erabiltzen den landare motarekin”, argitu du Iturritxak.

 

Gramineoen polenak alergia duten pertsonengan dituen ondorioak lirateke errinitisa, arnasketa-bideak minberatzea eta asmaren gisako gaixotasunak.  “Azken urteotan gehituz doazen gaitzak dira eta Udalarengandik espero den azken gauza alergia duten pertsonei are arrisku gehiago jartzea da”, bukatu du Alvaro Iturritxak.

GasteizNet


AGENDA

  • 04/04/2020 08:30

    Entrevista - Elkarrizketa Radio EuskadiRadio Euskadi

    Gorka Urtaran

Ver toda la agenda


EAJ-PNV
Grupo Municipal de Vitoria-Gasteiz
Gasteizko Udal Taldea

Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, Plaza Nueva, 1. 01001 Vitoria Gasteiz
Tlfno. 945 161 313 Fax 945 161 350

konfidentzialtasun KLAUSULA