• Portada
  • Noticias
  • PPk Ihurreko biltegia baratzak ureztatzeko erabiltzea behin behineko erabak ...

PRENTSA
PRENSA

04/02/2015
PPk Ihurreko biltegia baratzak ureztatzeko erabiltzea behin behineko erabakia dela dioenean gezurra dioela erakutsi du EAJ-PNVk
Blanca Guineak eta Alvaro Iturritxak gobernu taldeak ekaitzen tanga bezala erabili nahi ez duela erakusten duten probak aurkeztu dituzte
Alvaro Iturritxa eta Blanca Guinea

Vitoria-Gasteizko Udaleko Eusko Alderdi Jeltzaleak PPk Ihurreko ekaitzen tanga baratzak ureztatzeko erabiltzea “behin behinekoa" izango dela dioenean gezurra dela erakutsi du. Azken asteotan Marotoren kabineteak hainbat alditan erabilera hori behin behinekoa izango zela esan duen arren, Udalak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari bidalitako txosten ofizial batek kontrakoa dio. Zadorrako ura hartu eta Basaldea proiektuko baratzak ureztatzeko erabiltzeko udal eskaeraren barruan sartzen den agiri honetan argi geratzen da Udalak zuzenean ibaitik ura hartzeko zailtasunak zituela eta "Ihurreko ekaitzen tanga biltegi bezala erabiltzea erabaki duela eta beraz, ez da eraikitzean izandako helbururako erabiliko”.

Talde Jeltzaleak ekaitzen tanga legez kanpokoa zela deskubritu zuen, 400.000 voltioko linea baten azpitik eraiki zelako. Gobernu taldeak Talde Jeltzaleak eskatutako ezohiko agerraldian emandako bertsioa zalantzan jartzen du froga honek. “PPk Ebroko Konfederazio Hidraulikoari esan zion biltegia ez zela ekaitzen tanga gisa erabiliko. Hala ere, hegoaldeko ibaietan aurreikusitako jarduketak egin ostean gisa erabiliko dela eta behin-behinean baratzak ureztatzeko erabiliko dela baieztatu dio udalbatzari. Egunotan gobernu taldeak ez du onartu nahi izan Ihurreko biltegiak ez duela hasieran aurreikusiotakorako balio, 8 milioi baino gehiagoko inbertsioa izan zelarik. Hala ere, orain badakigu duela askotik zekitela.  Gai horretan endredatzen ibili dira agerikoa dena ukatzeko”, adierazi du Blanca Guinea zinegotzi jeltzaleak.

Udalak Ihurreko tanga baratzak ureztatzeko biltegi gisa erabiltzeko erabaki zuen eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari jakinarazi zion. Horrenbestez, duela hiru urte onartu zuen ez zitzaiola aurreikusitako erabilera emango. Ekonomia Sustapen Sailak 3.000 m3-ko bi biltegi jartzea izapidetzen saiatu zen hori baino lehenago, Basaldea proiektuko lurrak urez hornitzeko. Konfederazioak ez zuen irtenbide hori onartu, Zadorra ibaiaren oreka arriskuan jarriko zukeelako emari txikia duen aldian. Edukiera handiagoko biltegi bat (ia 11.000 m3) gaitzeko eskatu zuen, arrisku hori ekiditeko erreserbak bermatzeko. Orduantxe udal gobernu taldeak ekaitzen tanga erabiltzea pentsatu zuen, aurreikusitako erabilera emango ez zitzaiola ziurtzat jota. Horrela Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren eskaera beteko zuen, irtenbide horretarako baimena eman baitzuen.

“Neurri hori behin-behinekoa izango dela diotenean gezurra esateaz gain, benetan zenbat kostatuko duen ere ezkutatzen digute", gehitu du Alvaro Iturritxa zinegotziak. “PPk Ihurreko ura Basaldea proiektura (Abetxuko) eramateak 100.000 euro inguru kostatuko duela dio. Hasiera batean Abetxukoko baratzak ureztatzeko gorde zen dirua ekaitzen tanga egokitzeko erabiliz guztia konpon dezakeela uste du baina ez ditu gauza gehigarri batzuk aurrekontuan sartu. Oraindik ez dakigu zenbat kostatuko duen Ihurren jarri behar den ponpaketa sistema berriak. Horrez gain, kontuan izan behar dira hodiak eta konexio elektrikoak eta Espainiako Sare Elektrikoak goi tentsioko linea batek zeharkatzen duen eremu batean obra berriak egiteko eskatuko duen guztia, tartean legez kanpokoa den oraingo eraikina behera botatzea. Beste behin informazioa ezkutatzen ari dira edo lardaskeria bat beste lardaskeria batekin konpondu nahi dute”, ohartarazi du Iturritxak. “Momentu honetan arriskuan dago Basaldearen etorkizuna, baratzezaintzaren bidez enplegua sortzeko proiektua, PPren eraginkortasunik ezagatik”, gehitu du zinegotzi jeltzaleak.

AMVISAk ez du baldintza hauetan Ihurreko biltegia kudeatuko

Ekaitzen tanga behin-behinerako baratzeak ureztatzeko erabiliko delako gezurraz gain, badago beste zerbait ere: AMVISAk ez du azpiegitura hori onartu eta beraz Udalak bere gain hartu beharko du tanga. Uren udal sozietateak ez du baldintza hauetan kudeatu nahi. EAJ-PNVk eta PSE-EEk eskatutako eta atzo egindako ezohiko kontseiluan jakin zen AMVISAk berak ezarritako baldintzak betetzen diren arte ez duela Ihurreko biltegiaren kudeaketa bere gain hartuko. “Logikoa den bezala, AMVISAk biltegian bere langileentzako segurtasun neurriak ezar daitezen eskatu du. Era berean, garestiak diren birgaitze-lanak egin behar direla adierazi du, Espainiako Sare Elektrikoak ezarritako legezko baldintzak betetzeko. Azkenik, biltegiaren tituluduna izateak uren sozietatearen aurrekontu-egonkortasunari eragingo lioke. Inbertsio horren kostua bere kontuetan sartu behar da eta urtean 500.000 euro izango lirateke. Azpiegitura ekaitzen tanga gisa mantentzeak bakarrik urtean 180.000 euro eskatzen ditu. Horrek guztiak bere emaitzen kontuari eragingo lioke eta beraz, uraren fakturari. Egoera horretan, ulertzekoa da AMVISAk arazo-iturri baten kudeaketa onartu nahi ez izatea. Ulertu ezin daitekeena PPk informazioa ezkutatzea da, eta are ulertezinagoa gai honen inguruko informazioa denean”, baieztatu du Blanca Guineak.

Zentzu horretan, EAJ-PNVk AMVISAren txosten xehakatua eskatu du. Bertan bildu beharko ditu sozietateak ekaitzen tanga bere gain hartuz gero, horrek ekarriko lituzkeen beharrezko inbertsioak eta bestelako gastuak, baita horien errentagarritasuna ere. Era berean, Talde Jeltzaleak Ihurreko ura Abetxukoko baratzeetaraino eramateko egin behar diren obra guztiei eta ureztatze-sistema horren mantenimenduak ekarriko duen gastuari buruzko informazio xehakatua eskatu dio PPri. “Gardentasun falta hau eta PPk edozein erantzukizun ukatzeko duen ohitura ikusita, ahalik eta informazio gehien lortzen saiatuko gara”, bukatu du Alvaro Iturritxak.

GasteizNet


AGENDA

  • 04/04/2020 08:30

    Entrevista - Elkarrizketa Radio EuskadiRadio Euskadi

    Gorka Urtaran

Ver toda la agenda


EAJ-PNV
Grupo Municipal de Vitoria-Gasteiz
Gasteizko Udal Taldea

Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, Plaza Nueva, 1. 01001 Vitoria Gasteiz
Tlfno. 945 161 313 Fax 945 161 350

konfidentzialtasun KLAUSULA